Listeria monocytogenesa kontsumitzeko presta dauden elikagaietan: prebalentziarekin lotutako faktoreak – EFSA 2014
EFSAk argitaratu berri duen azterlan honen xedea da L. monocytogenesaren prebalentzia zehaztea, hainbat faktoreri dagokionez, baita kontsumitzeko prest dauden arrain- eta haragi-produktuetan 100 UFC/g baino gehiago duten laginen ratioa ere.
Honako hauek dira emaitzak:
Arrainak
Berotan ketutako arrainen kutsatutako laginen kopurua askoz ere txikiagoa zen hotzean ketutakoena baino (laginak hartzean zein iraungitze-dataren amaieran).
Haragiak
Produktu “xerratuen” lagin kutsatuen kopurua 2,13 handiagoa zen “ez xerratuen” laginenak baino.
Gomendioak
Hotzean ketutako arrainak, patea, arrain ketu edo marinatu xerratuak, edo kontsumitzeko prest dauden haragi-produktuak, termikoki tratatuak, ekoizten dituzten elikagai-enpresek indartu egin beharko lituzkete ingurumen-laginketari buruzko neurriak mozte-prozesuko eremuan, euren produktuetan L. monocytogenesa modu eraginkorrean kontrolatzen dela bermatzeko.