EFSAk azterlan bat egin du Listeria monocytogenes bakterioaren presentziari buruz kontsumitzeko prest dauden EBko elikagai zehatz batzuetan (arrainak, haragi hotzak eta gazta bigunak). Hala, azterlan horren lehen zatian ondorioztatu dute txikia dela listeriaren presentziak legezko muga gainditu duen elikagai laginen proportzioa.Dena dela, aintzat hartuta, batetik, arrisku handiagoa dakarten elikagaiek duten ospea, eta bestetik, listeriosiak giza osasunean izan ditzakeen ondorio larriak, ziurtatzen jarraitu behar dute bakterioak elikagaietan duen presentzia gaur egun bezala zaintzen dela.

Listeriosia arraroa bada ere, gaixotasun larria izan ohi da, ospitaleratze eta heriotza tasak altuak dira eta.EBri dagokionez, 2011n gizakion 1.470 kasu erregistratu ziren, eta heriotza tasa % 12,7koa izan zen.

Bildutako datuei jarraikiz, listeriosia, oro har, Listeria monocytogenes bakterioa duten elikagaiak jatean har daiteke, adibidez, arraina, haragi hotzak eta gazta bigunak.Sarritan, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak listeriaren bidezko infekzioen iturri dira bizitza baliagarri luzea dutelako. Halaber, elikagai horiek gehiago egosi gabe kontsumitu ohi dira, eta horrenbestez, baldintza onenak dituzte bakterio horiek hazteko.

EFSAren txostenak dio Listeria monocytogenesen presentziaantzeman zutela supermerkatu eta dendetan eskuratutako arrain laginen % 10,3an, haragi laginen % 2,1ean eta gazta laginen % 0,5ean.Hala eta guztiz ere, EBk ezarritako muga mikrobiologikoa (100 bakterio gramo bakoitzeko) arrainen % 1,7k, haragiaren % 0,4k eta gazta laginen % 0,06k besterik ez zuen gainditu.

Bestaldetik, adituek gomendatzen dute higienearen inguruko jardunbide onak aplikatzea elikagai ekoizpenean, banaketan eta biltzeko katean zehar.Era berean, etxeko kontsumitzaileei gomendatzen diete hozkailuen tenperatura baxua izatea, Listeriak hazteko duen ahalmena mugatze aldera.

Espero dute datorren urtean amaitzea azterlanaren bigarren zatia, eta bertan, EFSAk aztertu egingo du, batetik, zein diren arrisku faktoreak Listeria monocytogenes elikagai kategorietan agertzeko, eta bestetik, zein faktorek laguntzen duten bakterioa arrainetan hazten.

EFSAren txostena