Luxenburgoko Elikagai Segurtasuneko agintariek zenbait gomendio igorri dizkiete herritarrei arrozaren kontsumoari buruz, zerealetan dagoen artsenikoaren presentziaren inguruan duela gutxi eginiko ikerketa batean oinarrituta. Horren bidez antzeman zuten bereziki arrozaren zenbait produktuk arriskua ekar dezaketela kontsumitzaile talde jakin batzuen artean.

Gomendioa haurren etapari zuzenduta dago bereziki, etapa horretan handiagoa baita arroz produktuen kontsumoa, oro har, ahi forman. Ez da beharrezkoa aipatu ahiak umeei emateari uztea, baina komeni da zereal mota ezberdinak tartekatzea, besteak beste, garia, oloa, zekalea, espelta eta artoa. Arroz edariei dagokienez, azterketak adierazten du horiek esnearen ordezko gisa kontsumitu ohi dituzten umeentzako (alergiak edo intolerantziak dituzten umeen kasuan, esate baterako) osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela har ditzakeen artseniko mailak. Beraz, gurasoei aholkatzen zaie ez ematea prestakin horiek sei urte baino gutxiagoko umeei.

Kadmioa eta beruna bezalako beste metal batzuk ere aztertu dituzte zerealen ikerketa honetan, baina ez dute ikusi konposatu horien mailek herritarren artean berehalako arriskua dakartenik.

Herritarrei oro har dagokienez, ez da kontsumoari buruzko inolako gomendiorik igorri; izan ere, dieta ugariagoa izaten da eta arroza ez da herritar multzo horren artean nagusitzen den elikagaia.

Kontsumorako gomendioak

Informazio orria