Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua 14/05/12

Landareen Osasunerako EFSAren Panelak ebaluatu egin ditu Europar Batasunean (EB) filoxera sortzeko arriskua, EBko egungo legeria eta arriskua murrizteko aukerak.

Hona hemen Panelak eginiko ebaluazioaren ondorioak:

Sarbideak

Landatzeko landareetan sartzeko aukera asko zegoela ikusi zen (nahiz eta 2000/29/EE Zuzentarauko III. eranskineko 15. puntuak bide hori itxi zuen hirugarren herrialdeetako landareen jatorrirako), baita kontsumorako frutan sartzeko aukera gutxi zegoela ere; izan ere, baliteke garraiatzean ez bizirautea, eta zaila da transferentzia gertatzea, filoxerak bide horrekin lotzeko duen probabilitatea ertaina bada ere.

Ezartzea

Izurritea jada hedatuta egoteko aukera asko dago, horixe gertatzen baita Vitis landareak dauden ia toki guztietan. Arrakastaz desagerrarazteko aukerak oso eskasak dira, eta baliteke populazio txikiek lurzoruan jarraitzea eta ezin atzematea.

Hedatzea

Hedatzeko aukera handiak daudela uste da, oztopo eraginkorrik ez dagoelako. Kilometro gutxi batzuetara heda daiteke haizeak lagunduta, eta erraz egin ditzake distantzia luzeak, ereiteko materialarekin batera. EB osoan erresistentzia duten patroiekin txertaketak egiteak ziurtatzen du filoxera-izurriteek oso gutxitan eragingo diotela fruta eta barazkien ekoizpenari, eta eraginez gero ere, eragin hori oso mugatua izan ohi da.

Arriskua murrizteko aukerak

Panelaren ustez, filoxera sartzearen aurka hartutako neurri fitosanitarioak ez dira prebentzioan lagungarri, eta ez dira eraginkorrak hedatzea saihesteko, atzematen oso zaila delako. Arriskua murrizteko aukera eraginkorrena da aldaxkak erresistentzia duten patroietan landatzeko erabiltzen diren landareen zirkulazioa mugatzea eta tratamenduak egitea (adibidez, fungizidak eta ur beroa).

EFSA – Landare-osasuna, filoxera mahatsondoetan