Mekanikoki bereizitako haragia:Europako kontrol-sistemen ebaluazioa – EB 2015
FVOk 8 estatu kidetan (Danimarka, Frantzia, Italia, Alemania, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua eta Espainia) egindako ikuskaritzen emaitzak argitaratu ditu. Zehazki, Mekanikoki Bereizitako Haragiaren (MBH) ekoizpeneko kontrol ofizialen egoera ebaluatu da.
Ikuskaritzek honako emaitza hauek eman dituzte:
Agintari eskudunak
Kontrol ofizialen agintari eskudunak egoki izendatu eta hornitu dira, behar diren eskumenekin, indarrean dagoen legeria oinarri hartuta.
Legeria, hartutako neurriak eta informazio-gidak
Estatu kideetako (EK) legeria nazionalak bete egiten ditu Europako egungo legeak. Estatu horiek guztiek (batek izan ezik) argitaratu zituzten Elikagaien Industriarako informazio-gidak. EK horietako batean, HBM jakin baten sailkapen akastunak ekarri zuen hausnarkarien hezurra erabiltzea HBM ekoizteko, eta horrek entzefalopatia espongiforme transmitigarri jakin batzuen prebentzioari, kontrolari eta desagertzeari buruzko 999/2001 Araudiaren (EB) aurka egiten du.
Kontrol ofiziala merkaturatzean
EK gehienetan, elikagaien eta pentsuen enpresen ustiatzaileak baimentzeko prozedurek bat egiten dute Europako betekizunekin. Horrekin guztiarekin, bi estatu kidetan ez dituzte lege-alderdi guztiak aintzat hartu baimen horiek ematean; zehazki, HBMak ekoiztean hezurrak erabiltzeari dagokionez.
Kontrol ofizialak elikagaien enpresetan
Bisitatutako estatu kideetako Kontrol Ofizialek bat egin zuten ezarritako urteko planarekin. Higiene-betekizun batzuk eta APPCCan oinarritutako prozedurak ez ziren beti egoki identifikatzen kontrol ofizial batzuetan; bestalde, gabeziak atzematen zirenean, kasu batzuetan ez zen horien jarraipen egokirik egiten. Gabezia higieniko horiek bakterioak azkar hastea ekar dezakete, batez ere ez badira tenperatura egokiak errespetatzen.
Animalia-jatorriko produktuen kontrol ofiziala
HBM ekoizteaz eta biltegiratzeaz arduratzen diren enpresetan egindako kontrol ofizialek erakusten dute higiene-betekizun orokorrak betetzen direla, 3 estatu kidetako enpresa jakin batzuetan izan ezik. 8 estatu kideetatik 4tan ezegokiak izan ziren HBMak ekoizteko lehengai gisa saldutako hegazti-hezurduren higiene- eta garraio-betekizunak.
Elikagaien enpresetako operatzaileen kontrol ofiziala
Oro har, HBMak zerabiltzaten enpresetan egindako kontrol ofizialak egokiak dira, 2 estatu kidetan izan ezik; horietan, FVOko ikuskatzaileek agintari eskudunek (egindako kontrol ofizialen arduradunek) atzeman edo jakinarazi gabeko higiene-gabeziak atzeman zituzten.
Trazabilitatearen, etiketatzearen eta identifikazio-markatzeen kontrol ofiziala
Trazabilitatearen eta identifikazio-markatzeen inguruko kontrol ofizialak egokiakizan ziren estatu kide guztietan. Azken kontsumitzaileari saltzeko produktuaren etiketen kontrola, ostera, ezegokia izan zen estatu kide gehienetan.
Emaitza horiek eta beste batzuk, zenbait aholkurekin batera, honako txosten honetan kontsulta daitezke: “Overview report of a series of audits carried out in 2012 and in 2013 in order to evaluate the control systems in place governing the production of mechanically separated meat”.