Mendebaldeko Niloko birusa: arriskua ebaluatzeko eskuliburua – ECDC 2013
Mendebaldeko Niloko birusa (MNB) edo West Nile Virus (WNV) gorantz doan gaixotasuna da, eta gizakiei, zaldiei eta txoriei eragiten dien birus batek sortzen du. MNBren epidemiologia eta transmititzeko zikloa konplexuak dira, eta horrenbestez, beti ez da erraza izaten gaixotasuna gizakiei transmititzeko arriskua zein den ebaluatzea.
MNBren arriskua ebaluatzen laguntze aldera, Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eskuliburu bat egin du, eta honako bi gai hauetan jartzen du arreta bereziki:
- Eragindako eremu geografikoak eta birusa transmititzeko arriskua duten eremuak definitzea
- Alerta bat aktibatzea MNBk gizakiengan infekzioa eragitekotan, zaintza sistemen adierazleak erabiliz
Eskuliburua hiru zatitan banatu dute:
- MNBri buruzko giltza datuak
- MNBrako erabiltzen diren zaintza sistemen deskribapena
- Arriskuak ebaluatzeko tresna
MNBren egoera urtero aldatzen da Europan, eta halaber, aurreikusten da etorkizunean ere bilakaera izatea. Beraz, arriskuak ebaluatzeko tresna ere aldian behin berrikusi eta eguneratu egingo da birusaren ekologiari buruzko froga berriei erantzuteko, eta kimu berriak sortu ahala.
MNBri buruzko eskuliburua – ECDC