Mikotoxinei buruzko datuak Europako zerealetan eta eratorrietan -EFSA 2013
Zerealen eta produktu eratorrien 2.183 lagin aztertu ondoren, EFSAren azken txostenak adierazten du horien % 90ek ez zuela zenbatzeko moduko aflatoxina kopururik.
Lagin horiek (1.341 zerealenak eta horien ehoketatik eratorritako produktuenak, edota 842 zerealen produktu prozesatuenak -esatera baterako, gosarirako zerealak-) aztertu egin zituzten aflatoxina esanguratsuenen batura (B1, B2, G1 eta G2) zenbateste aldera.
Txosten honetan aurkeztutako emaitzen artean, honako hauek nabarmendu daitezke:
Zerealetarako eta horien ehoketatik eratorritako produktuetarako
Aflatoxina edukiaren gehienezko balioak honako hauen artean egon ziren: 2,21 μg/kg zereal ehoketatik eratorritako zehaztu gabeko produktuen laginetarako, eta 2,60 μg/kg olo ehoketatik eratorritako produktuen laginetarako.
Zerealen produktu prozesatuetarako
Aflatoxina edukiaren gehienezko balioak honako hauen artean egon ziren: 0,45 μg/kg gozogintzako produktuetan, eta 1,87 μg/kg pasta laginetan.
Aflatoxinak Europako zerealetan
ELIKAren fitxa: Aflatoxinak