Europar Batasunak 1881/2006 (EE) Araudian ezartzen ditu zenbait elikagairen mikotoxinen gehienezko mugak, batez ere, toxina-mota horiek maizenik kutsatzen dituzten eta giza osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikagaienak. Araudi horrek baliogabetu egiten du 475/1988 Errege Dekretua. Bertan, giza kontsumorako elikagaietan B1, B2, G1 eta G2 aflatoxina baimenduen gehienezko muga ezartzen zen: 10 mg/Kg aflatoxina horien guztien baturari dagokionez eta 5 mg/kg B1 aflatoxinari dagokionez.

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak uste du gaur egun eta zenbait elikagairen aflatoxinen (Europako legedian sartzen ez direnak; besteak beste, txufak) kopuruari buruzko datu esanguratsurik ez dagoen bitartean, 475/1998 Errege Dekretuak babes-maila handiagoa eskaintzen diola kontsumitzaileari. Hori adierazteko, elikagaietan 1881/2006 Araudian sartzen ez diren aflatoxinen presentzia egiaztatzen duten zientzia-lanetan oinarritu da.

Artikulu osoa