Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan ezagutzera eman dira mikotoxinen inguruan Kataluniako Gobernuko hainbat sailek 2006. eta 2008. urteen artean egindako zaintzari eta kontrolei buruzko emaitzak. Zaintza eta kontrol horien barnean sartzen dira pentsuak, elikagaietako industriak eta elikagaiak. Txostenak, halaber, hainbat azterlan aipatzen ditu: batetik, Kataluniako herritarrek duten arriskuaren balioespenari buruzko azterlana, eta, bestetik, behi-esne gordinean (M1 aflatoxina) eta animaliak elikatzeko lehengaietan (B1 aflatoxina) mikotoxinen presentziari buruzkoa.

Txostena