EFSAk eta ECDCk analisia egin dute, bakterio zoonotiko jakin batzuek (besteak beste, Salmonella eta Campylobacter) mikrobioen aurka duten erresistentziari buruz. Horretarako, 28 estatu kideek bidalitako datuak erabili dituzte, 2013. urteari dagozkionak.

Lehenbizikoz, EFSAk eta ECDCk antzeko irizpideak erabili dituzte datuak interpretatzeko. Ildo horretan, EFSAk esan du datuak errazago konpara daitezkeela orain; hori, izan ere, aurrerabidea da antibiotikoekiko erresistentziaren kontrako borrokan.

Ikerlanaren ondorio nagusiak

  1. Salmonellak normalean erabiltzen diren antimikrobianoen aurka duen erresistentzia ohikoa da hala gizakietan nola animalietan (batez ere, gizentzeko oilaskoetan eta indioilarretan) eta haragi-produktu eratorrietan.
  2. Ikerlanean ikusi da Salmonellak erresistentzia handia duela hainbat botikaren aurka: % 31,8 gizakietan, % 56,0 gizentzeko oilaskoetan, % 73,0 indioilarretan eta % 37,9 gizentzeko txerrietan.
  3. Gizaki eta animalia askotan aurkitu zen Campylobacter bakterioak normalean erabiltzen diren antimikrobioanoen aurka duen erresistentzia; batik bat, gizentzeko oilaskoetan, txerrietan eta abelgorrietan. Jakietan, oilasko-haragian atzeman zen erresistentzia.
  4. Gizakietan, erresistentzia bereziki handia azaldu zuen Campylobacter bakterioak ziprofloxazinaren aurka (garrantzi oso handiko antimikrobianoa da); beraz, zaildu egiten da infekzio larrien aurkako tratamenduren bat sortzea bakterio zoonotiko horiekin.
  5. Animalietan, oro har, Campylobacter bakterioak erresistentzia-maila txikia eta tartekoa azaldu zuen, garrantzi oso handiko hainbat antimikrobianoren aurka; gizakietan, berriz, erresistentzia-maila txikia azaldu zuen.

EUren txostena, gizakietan, animalietan eta jakietan bakterio zoonotikoek antimikrobianoen aurka duten erresistentziari buruzkoa, 2013 – EFSA/ECDC

Infografia: berriaren laburpena – EFSA/ECDC