Mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan. 2014 – EFSA/ECDC 2016
EFSAk eta ECDCk urteko txostena argitaratu dute hainbat bakterio zoonotikoren (Salmonella, Campylobacter eta S. aureus, besteak beste) mikrobioen aurkako erresistentziari buruz.
Honako hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak:
Salmonella eta E. coli
Anpizilinaren, sulfonamiden eta tetraziklinen aurkako erresistentzia oso ohikoa zen aztertutako laginetan, baina zefalosporinen eta hirugarren belaunaldiko fluorokinolonen aurkako erresistentzia maila baxuan mantentzen zen (nahiz eta askoz altuagoa zen oiloekin eta indioilarrekin lotutako serotipoetan).
Oilo, indioilar eta horien haragi-eratorrien laginetan atzemandako Salmonellan eta E. colin, anpizilinaren, (fluoro)kinolonen, sulfonamiden eta tetraziklinen aurkako erresistentzia ohikoa zen, eta hirugarren belaunaldiko fluorokinolonen aurkako erresistentzia ez zen ohikoa.
Lehenengo aldiz, espektro zabaleko beta-laktamasa/AmpC/karbapenemasa “neurrizko” gaitasuna atzeman da Salmonella eta E. colin hegazti-hazkuntzako laginetan.
Kolistinaren aurreko erresistentzia ez da ohikoa Salmonellan eta E. colin hegazti-hazkuntzan eta haragi-produktuetan. Animalietan isolatutako Salmonella lagin gutxi batzuk, S. kentucky eta S. infantis serotipokoak oso erresistenteak dira ziprofloxazinoaren aurrean.
Campylobacter
Gizakietan isolatutako Campylobacter laginetan, iprofloxazinoaren eta tetraziklinen aurreko erresistentzia altua edo oso altua zen, eta eritromizinaren aurrekoa baxua edo neurrizkoa.
Bestalde, fluorokinolonen aurkako erresistentzia izugarri altua zen zenbait estatu kidetan; ondorioz, campilobak teriosiaren aurka egiteko ohiko tratamenduaren eraginak behera egiten zuen nabarmen.
Oiloetan eta oilasko-haragietan isolatutako Campylobacteren oso erresistentzia altua atzeman zen ziprofloxazinoaren aurka, eta ez zen hain ohikoa eritromizinaren aurkakoa.
Erresistentzia ugariak
Garrantzi terapeutiko handiko antibiotikoen aurreko ko-erresistentzia, animalietan zein gizakietan, ez zen ohikoa; hala ere, erresistentzia ugariko maila altuak edo oso altuak atzeman ziren Salmonellaren hainbat serotipotan.
Infografia: albistearen laburpena – EFSA