Txosten berri honek laburbildu egiten ditu 2019ko ekainaren eta 2020ko ekainaren artan jasotako datuak, Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazionala (PRAN) osatzen duten ildo estrategikoen barruan.

Txosten horrek agerian jartzen du animalien antibiotikoen kontsumoak behera egin duela 2019an zehar.

*laborategien eta erakunde banatzaileen salmenten arteko desberdintasuna, batik bat, azken urteetan erakunde banatzaileetan pilatutako stockaren ondorio da.

Gaur egun, antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoaren arloan izan dezakegun arazo handienetako bat da, eta aurre egin behar zaio arazo horri

Europan, animalien antibiotikoen batez besteko erabilera 107 mg/PCU-koa da, estatuko kontsumoaren oso azpitik.

Hala ere, Espainiako kontsumoak apurka-apurka behera egin duenez, Espainia geroz eta hurbilago dago animalia-ekoizpeneko lehiakide europar nagusien datuetatik.

Albaitaritzan erabiltzen diren antibiotikoen kategorizazioa

Antibiotikoekiko erresistentziaren aurka borrokatzeko ikuspuntua “osasun bakarra”-rena da (“One Health”). Ikuspegi horrek gizakien osasuna, animalien osasuna eta ingurunea biltzen ditu.

Bat etorriz txostenarekin eta 2020ko antimikrobiarren erabileraz kontzientziarazteko munduko astearen hasierarekin (#WAAW), ECDC ECDC erakundeak bere urteko txostena argitaratu du Antibiotikoekiko Erresistentziaren Europako Zaintza Sareak (EARS-Net) lortutako datuen inguruan.

Sareak bildutako datuen analisiak erakusten du EB/EEEn eta Erresuma Batuan kezkagarriak izaten jarraitzen dutela bai antimikrobiarrekiko erresistentzia-mailek, bai antimikrobiarren kontsumoak, bereziki Europarko hegoaldean eta ekialdean.

Vankomizinarekiko (Enterococcus faecium-ek eragindako bakteriemien aurkako azken aukerako antibiotiko bat) erresistentziaren portzentajea ia bikoiztu egin da 2015 eta 2019 artean.

Karbapenemikoekiko (azken aukerako antibiotikoen beste talde bat) erresistentzia ere kezkagarria da osasun publikoarentzat.
2019ko antimikrobiarren kontsumoak aldaketa handiak izan ditu herrialdeen artean, bai komunitate-sektorean eta bai ospitaleetan, baita antimikrobiarren talde ezberdinetan ere.

Oro har, EBn ez da hauteman aldaketa-joera garrantzitsurik, ospitaleetan polimixinaren (nagusiki kolistina) kontsumoan izan ezik; izan ere kontsumo horrek nabarmen egin zuen gora 2010 eta 2019 artean.