Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentzia arrisku biologiko gisa – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentziari buruz, hain zuzen ere ea faktore hori arrisku biologiko gisa har litekeen ala ez jakinarazteko. Horretarako, identifikatu nahi izan dute zein elikagaik transmititu litzakeen bakteria iraunkorrak; eta, horrela, bakteria horien aurrean gizakiekiko esposizio maila murrizteko aukerak proposatu.