Molusku bibalbioen tratamendu termikoa, birusa deuseztatzeko – EFSA 2015
EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak (BIOHAZ) hainbat alternatiba ebaluatu ditu molusku bibalbioek hartu behar dituzten tratamendu termikoentzat, baldin eta B eta C ekoizpen-zonetakoak badira eta merkaturatu aurretik arazketa- edo berrinstalazio-prozesurik ezarri ez bazaie; horren helburua da mikroorganismo patogenoak deuseztatzea, esaterako norovirusa eta A hepatitisaren birusa.
Duela gutxi argitaratutako txostenean, EFSAko adituek frogatu dute egun EBk eskatzen duen tratamendu termikoak (90°C 90 segundoz) birusaren suntsitze-maila desberdinak lor ditzakeela, 90 °C-ko tenperatura hori lortzeko erabili den prozesuaren eta gero giro-tenperaturara hozteko erabili den prozesuaren arabera. Halaber, Panelak gaur egun eskatzen diren baldintzen denbora eta tenperatura konbinazio baliokideak identifikatu ditu, birusaren suntsitze-maila parekoa lortzeko.
EFSAko adituek arrisku-kudeatzaileei gomendatzen diete osasun publikoaren maila egokia definitzeko; hala, arrisku-ebaluatzaileek zehaztu ahal izango dituzte lortu nahi den birusaren suntsitze-maila eta hori lortzeko aplikatu beharreko tratamendu termikoa.Horri esker, enpresetako langileek legeriarekin bat datorren prozesuak diseinatu ahal izango dituzte kalitate egokia duen produktua ekoitzi ahal izateko.