FAOk elikakatean sor daitezkeen arriskuei buruzko 22 informazio-fitxa bildu eta argitaratu ditu, azken bi urteetan animalia, landare eta pertsonengan eragin handia duten gaixotasunak prebenitu eta kontrolatzeari buruz ikasitakoa partekatze aldera.

Edukia

Dokumentu honen xedea da erakustea informazio-sistemek, alerta goiztiarreko mekanismoek, tresnek, eskuliburuek eta gidalerroek nola ahalbidetu dezaketen animalien eta landareen osasunarentzat eta elikagaien segurtasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen mehatxuak zaindu, detektatu eta ebaluatzea.

Era berean, mugaz haraindiko mehatxuak kudeatzeko erronkak zein diren deskribatzen du. Hartara, estatu kideek dokumentuan jasotako ezagutzak eta jardunbide egokiak baliatu ahal izango dituzte jarduketa- eta komunikazio-politika egokiak garatzeko, baita elikakatean sor daitezkeen arriskuak azkar prebenitzeko ere.

Adibideak

Antimikrobianoekiko erresistentzia eta Afrikako txerri-izurritea dira dokumentuan lantzen diren gai ezagunenetako batzuk eta, gaur egun, arriskuan jartzen dituztenak osasun publikoa, elikagaien segurtasuna, animaliek ekoizpena, ingurumena eta ekonomia- nahiz nekazaritza-garapena.

Mezu gakoak

Elikakatean gertakariak, alertak eta arriskuak areagotzea dakarten kausak:

  • Globalizazioa
  • Elikagaiak ekoizteko sistema intentsiboak
  • Klima-aldaketa
  • Biztanleriaren gorakada
  • Urbanizazioa

Intzidentzia eta galerak

  • Giza gaixotasunen % 60-70ek animalietan dute jatorria
  • Laboreen galeren % 20-40 landareen gaixotasunen eta izurriteen ondorioz gertatzen dira
  • Patogenoak azkarrago transmititzen dira eta birulentoagoak bihurtzen dira
  • 200 toxiinfekzio baino gehiago transmititzen dira elikagaien bidez
  • Urtero, 10 pertsonatik 1 hiltzen da kontaminatutako elikagaiak jateagatik