Nahasketa kimikoen interakzio toxikozinetikoak eta toxikodinamikoak – EFSA 2015
EFSAk kanpoko txosten bat argitaratu du. Bertan, substantzia kimiko anitzen eragin konbinatuen interakzio toxikozinetikoei eta toxikodinamikoei buruzko informazio kuantitatiboa ematen da, Arriskuen Ebaluazioari laguntzeko.
Txosten horrek osatu egiten ditu substantzia kimiko anitzen aurreko esposizioak giza osasunean duen arriskuaren ebaluazioari buruzko EFSAren irizpeneko gomendioak. Irizpen horretan agerian utzi zen beharrezkoa dela konposatu anitzen aurreko esposizioak gizakietan dituen interakzio metabolikoei eta eragin sinergikoei buruzko datuak biltzea.
Txostenean, informazio bibliografikoa biltzen da hautatutako hainbat konposatu kimikoren artean gerta daitekeen interakzioei buruz, batik bat Elikagaien Segurtasunaren arloan garrantzitsuak diren kutsatzaile arautu nagusien eta farmazia-produktuen nahasketa bitarren artekoei buruz.Ondoren, datuok sendotu egin ziren meta-analisien bidez, interakzioaren garrantzia eta gizabanakoen arteko aldakortasuna kuantifikatzeko.
Substantzia anitzen aurreko esposizioak hiru eragin izan ditzake:gehigarria (eraginak gehitu egiten dira), sinergikoa (eraginak areagotu egiten dira) edo antagonikoa (eraginak estali egiten dira).Gero eta handiagoa da terminologia, ikuspegiak eta esparru bateratuak garatzeko beharra, substantzia anitzen esposizio konbinatuaren Arriskuaren Ebaluaziorako. Horixe nabarmendu dute, hain zuzen ere, Elikagaien Segurtasunaren arloko nazioarteko erakunde nagusiek.