Nanomaterialen eraginak ebaluatzeko metodo berria – RIVM 2015
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) estrategia bat diseinatu du, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean eta ingurumenean duten eragina ebaluatzeko. Estrategia horrek marko bat ematen die enpresei, agintaritzei eta zientzia-erakundeei, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean, eta ingurumenean duten eraginaren ebaluazioan estrapolazioa ezartzeko.
Diseinatutako estrategiak asko gutxitzen du nanomaterial batzuek gizakietan eta beste espezie batzuetan duen benetako eragina ezagutzeko behar den denbora, diru eta esperimentatzeko animalia kopurua. Lehenik eta behin, nanomaterial bat ezaugarritzeko parametro fisiko-kimikoen multzo bat identifikatzen da, baita organismoetan eta ingurumenean duen jokabiderako eta toxikotasunerako duen garrantzia ere. Ondoren, antzeko substantzien datuak erabiltzen dira, substantzia kimiko baten datuetan dagoen hutsunea betetzeko, "estrapolazio irakurketa" (read-across) izeneko metodo baten bitartez.
Estrategia hori gehien erabiltzen diren bi nanomaterialetan (nanoplata eta dioxido-nanotitanioa) probatu da, eta oso erabilgarria izan da. Hala ere, ondorioztatu zen beharrezkoa dela laborategiko probak egitea nanomaterialen zenbait jokabide ezaugarritzeko, eta, hala, "estrapolazio-irakurketa" metodoari laguntzeko.
Nanomaterialak ebaluatzeko RIVMren metodo berria