F1000 Research zientzia-aldizkarian argitaratutako artikulu batek berrikuspen osatu eta eguneratua egin du azken 10 urteetan nazioartean egin diren nanomaterialen arrisku-ebaluazioen aurrerabideari buruz.

Berrikuspen horretan, nanosegurtasunarekin lotutako arriskuak ebaluatzeko estrategiak eta arlo horretako arazoei aurre egiteko protokoloen garapena eta ezarpena aztertu dituzte, baita ikerketaren bidez egin diren lorpenak eta emaitzak ere. Bestetik, askotariko nanomaterialekin ebidentzia zientifikoetan oinarritutako osasun- eta ingurumen-erabakiak hartzerakoan zer-nolako erronkei egin behar zaien aurre aipatzen du artikuluak.

Birika-toxikologiaren arloko lehen azterlanetan hau ondorioztatu zen nanopartikulen eragin arriskutsuei dagokienez: birikentzat, partikula ultrafinetarako esposizioak toxikoagoak dira antzeko kimika duten partikula handiagoetarako esposizioak baino.

Alabaina, oraindik ere erronka asko daude gainditzeke nanomaterialen eta giza osasunean dituzten ondorioen esparruan, eta beharrezkoa da ikerketa sakona egitea, besteak beste, gai hauen inguruan:

  1. Askotariko nanomaterial motak
  2. Esposizio-bide bat baino gehiago (birikak, ahoa eta azala)
  3. Nanomaterialaren karakterizazioaren alderdiak
  4. Mugak zenbait alderditan, hala nola esposizio-denboraren eraginean eta dosia-erantzuna bezalako kontuetan
  5. Erreferentziazko toxikotasuna in vivo aztertzeko in vitro metodologia desegokiak
  6. Toxikotasun-probetarako gidarik eza