EFSAk inbentario bat egin du, elikagaien sektorean nanoteknologiari buruzko ikuspegi orokorra ematen duena; izan ere, gaur egungo eta etorkizuneko aplikazioak biltzen ditu, alo horretako araudia (EBkoa zein EBtik kanpokoa) aztertzen du eta gaur egun eskura dauden datu toxikologikoak (material horiei eta, arlo honetan, azken urteotan gauzatu diren arrisku zehatzen ebaluazioei buruzkoak) biltzen ditu.

Inbentarioak 633 erregistro (55 nanomaterial eta 12 aplikazio dituztenak) laburbiltzen ditu. Erregistro horiek guztiak biltzeko, bibliografietan bilatu da (9.000 erreferentzia baino gehiago), elikagai-enpresetako web orriak kontsultatu dira eta ikerketa-institutuetara zein elikagai-industrietara galdetegiak igorri dira, baita aholkulari eta beste aditu batzuei ere.

Erregistro kopuru handiena zilarrezko eta titanio dioxidozko nanokapsulatuei dagokie, nahiz eta oso material ezberdinak sartzen diren (besteak beste: beste metal batzuk, oxido metalikoak, konposatu organikoak, buztina…).

Deskribatutako aplikazio nagusiak honako hauek dira: elikagaietako gehigarriak eta elikagaiak ukitzen dituzten materialak. Etorkizuneko garapenak honako hauentzat izango dela espero da: elikagai eta gehigarri berriak, elikagaiak ukitzen dituzten materialak, pestizida- eta biozida-kapsulatuak, eta patogeno eta mikotoxinetarako adsorbatzaileak.


Datu toxikologiko
ei dagokienez, 691 erregistro aurkitu dira, hainbat nanomaterialetan egindako toxikotasun-probei buruzkoak. Informazio toxikologiko handiena silizeari, titanio dioxidoari eta zilarrari buruzkoa da, eta honako hauen inguruko azterlanak biltzen ditu informazio horrek: zitotoxikotasuna, genotoxikotasuna, errepikatutako dosien toxikotasuna eta biozinetika. Nolanahi ere, eutsi egiten zaie zalantzei eta emaitza kontrajarriei, eta gehienetan gomendatzen da azterlan gehiago egitea, nanomaterial horien xurgatzearen eta toxikotasunaren inguruko ondorioak ateratzeko.

Deskribatu egin dira animalien edota gizakien elikaduran nanoteknologiaren aplikazio zehatzen Arriskuen Ebaluazio gutxi batzuk. Gehienak toxikotasunen ebaluazioan edo nanopartikulen liberazioan oinarritzen dira, eta zalantzarik handiena giza esposizioaren inguruko datuak izaten dira.

Azkenik, EBko gaur egungo legedia berrikusten da, eta nahiz eta oraingoz nanomaterial hitzaren definizioa baino ez den gehitu araudi zehatz batzuetan, bada lege-proiektu bat elikagai berriei buruzkoa (COM/2013/0435). Lege horrek lege-oinarria ematen du nanomaterialak eta elikagaietan nanoteknologiaren aplikazioa arautzeko.

Informazio gehiago