FSAk zaintza-txosten bat argitaratu du hosto berdeko ortuarien nitrato-edukiari buruz, 2014ko maiatzetik 2019ko apirilera bitartekoa, eta azken 5 urteetan murrizketa txiki bat hauteman da.

Batzordeak baimendutako nitratoen gehieneko mugak ezarri zituen modu iraunkorrean Batzordearen 1258/2011 Erregelamenduaren (EE) bidez, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eginiko ebaluazio baten ostean.

Zaintza-programa

FSAren zaintza-programaren helburua da informazio xehatua eta solidoa ematea gauzatzen dituzten elikagaien kontrolei buruz, nitratoak, elikagaien bidezko esposizio kronikoaren bidez, osasun publikoarentzat arriskutsuak izan ez daitezen.

Urtero, Erresuma Batutik inportatutako eta bertan hazitako hosto berdeko barazkien 250 lagin arte lagintzen dira, nagusiki uraza eta espinakak, baina baita beste espezie batzuk ere, hala nola rocket uraza, hosto samurrak, zerbak, erremolatxa-hostoak eta aza.

Emaitzak

Baimendutako gehieneko nitrato-kontzentrazioa gainditzen duten laginen portzentajea % 3 murriztu da gutxi gorabehera 5 urteetan.

Horrez gain, ondorio hauek atera dira:

  • Erresuma Batuan uda-garaian hazitako uraza eta espinaken nitrato-kontzentrazioak neguan hazitakoetan baino baxuagoak
  • Inportatutako urazen laginek batezbesteko nitrato-kontzentrazio baxuagoa dute etxeko urazen laginek baino.
  • Erresuma Batuan hazitako espinaken batezbesteko nitrato-kontzentrazioa etxeko urazenaren antzekoa da.
  • Erresuma Batuan berotegian hazitako urazek batezbesteko nitrato-kontzentrazio handiagoa dute aire zabalean hazitako urazek baino.
  • Icerberg urazak batezbesteko nitrato-maila baxuena du aztertutako barazki-espezie guztien artean.

Jarduketak

Uraza eta espinaken tokiko ekoizleei emaitzen berri eman zitzaien, eta gehieneko mugak gainditzen ziren kasuetan, gehieneko muga horiek gainditzea eragin ahal izan duten nekazaritza-jardunbideak berraztertzeko eskatu zitzaien.

 

ELIKA informazioa- Nitratoak arriskua