EFSAk txosten bat argitaratu du, eta, bertan bildu ditu bere ebaluazio zientifikoetan ageri diren datuak eta frogak kudeatzeko printzipioak eta prozedurak.

Printzipioak

Hona hemen datuak eta frogak kudeatzeko zehaztu dituen printzipioak:

  • Inpartzialtasuna.
  • Ebaluazio zientifikoen bikaintasuna.
  • Gardentasuna eta jarrera irekia.
  • Erantzuteko gaitasuna.

Prozedura

Aipatu printzipio horiek oinarri hartuta, ebaluazio zientifiko baten datuak kudeatzeko prozedurak lau fase nagusi ditu:

  • Estrategia bat prestatzea, hasierako ebaluazioa egiteko. Fase horretan, datu garrantzitsuenak zein diren eta datu horiek biltzeko, ebaluatzeko eta integratzeko zer ikuspuntu hartuko den definituko da.
  • Ebaluazio zientifikoa egitea, hartutako estrategiari jarraituz eta eskura dauden beste ikerketa batzuen emaitzei buruz dakiguna kontuan hartu gabe.
  • Prozedura egiaztatzea, estrategia eta printzipioak errespetatzen direla ziurtatzeko.
  • Prozedura osoa dokumentatzea, bai emaitzak eta ondorioak, bai hasierako estrategiarekiko egindako aldaketak eta desbideratzeak.

Hasierako txostena PROMETEO (2014-2016) proiektuaren harira egin diren bi txostenetako bat da. Bere helburua da ebaluazio zientifikoetan ebidentziak erabiltzeko metodoak sustatzea, horrela lortuko baita EFSAk egiten dituen Arriskuen Ebaluazioen gardentasuna eta iraunkortasuna hobetzea.

Bigarren txostenean (2016 bukaeran argitaratzea aurreikusi da), proposatutako metodoek nolako eragina izan duten aztertu eta ebaluatuko da, hala ebaluazio zientifiko orokorretan nola araututako produktuen alorrean.

Prozedura era bisualagoan eta errazagoan aurkezteko, EFSAk, txostenaz gain, infografia bat ere prestatu du.

Principles and process for dealin gwith data and evidence in scientific assessments – EFSA 2015