Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BFR) aholkatu egin du izoztutako baiarik ez ematea talde bereziki minberei (adin nagusiko pertsonak, jaioberriak eta haur txikiak), aldez aurretik behar beste berotu gabe. Badirudi baia barrualdetik 90º C-ko tenperaturan berotzea nahiko dela bertan egon litekeen edozein birus guztiz indargabetzeko.

Egungo ezagutzaren arabera, infekzio-arrisku handia dago, bai baia freskoetan, bai oso izoztutako baietan ere, baldin eta gutxi edo ezberdin berotu badira eta aldez aurretik norobirusekin kutsatuta bazeuden. Guztira 11.000 gaixotasun-kasu jakinarazi ziren orain arte Alemanian izan den elikagai bidezko gastroenteritis-transmisioaren agerraldi handienean.

Baia eta norobirusen arteko kontaktua ekoizpen-prozesuko zenbait puntutan gerta daiteke; esate baterako, behar ez bezala ureztatzearen edo ongarritzearen ondorioz. Gainera, norobirusarekin kutsatutako pertsonek birusa aleetara zabal dezakete uzta jasotzean edo ontziratzean. Izoztutako baien kasuan, izozte-prozesuaren baitan gehitzen den ur kutsatuaren bidez gerta daiteke norobirusaren eta baien arteko kontaktua.

Liburuxka (BFR): Elikagai seguruak: talde bereziki minberak

ELIKA kontsumitzailea – Birus enterikoak