EFSAk argitaratu du Campylobacter bakteriaren gaineko arriskua balioztatzea oilaskoetan. Bertan bakteria hori murrizteko neurriak aurki daitezke. Uste da urtean Europan gertatzen diren kasuen % 20-30 bakteria horrek eragiten dituela (2009an 1958.252 kasu diagnostikatu ziren).

Hil aurreko neurrien artean honako hauek aipa ditzakegu:

  • Eltxo-sareak erabiltzea leihoetan.
  • Hil behar diren animalien adina txikiagotzea.
  • Ahal den neurrian, albait jende gutxien sartzea instalazioetan. Horrela bakteria instalazioen kanpoaldetik barrualdera igarotzea ekidingo da.

Hil aurreko neurriek % 50 murritz lezakete arriskua.

Honako hauek dira, berriz, hil ondoren aplikatzekoak diren neurrietako batzuk:

  • Haragia galdarraztatzea (20 segundo 80 gradutan) edo irradiatzea.
  • Azido laktikoko diluzio batez garbitzea.
  • Izoztea 2 edo 3 egunez.

Neurri horiek % 50 eta % 90 bitartean murritz lezakete arriskua.

EFSAren Arriskuaren Balioztatzea