EFSAk eguneratu egin du gizentzeko oilaskoetan Campylobacter bakterioak kontrolatzeko aukerei buruzko bere iritzia. Hain zuzen, adierazi du murriztu egin dela oilasko-haragiari egotz dakiokeen campylobakteriosiarekin lotutako arriskua, kontrol-aukera desberdinak ezarri direlako gizentzeko oilaskoen ekoizpen primarioan. Arrisku erlatiboa zenbatesteko, biztanleriari egotzi ahal zaizkion frakzioak (PAF) erabili ziren esku-hartze guztietarako. Eredu hori erabiltzearen ondorioz, eragin-zenbatespen baxuagoak atera ziren aurreko iritzian (2011n) erabilitako ereduarekin baino.

 

Adituen ezagutza erabili zen kontrol-aukerak sailkatzeko, ebidentzia zientifikoa haztatzeko eta osatzeko eta ziurgabetasunak ebaluatzeko. Hala, kontrol-aukerak ezartzearen eraginkortasuna zenbatetsi zen, eta hauei eman zitzaien lehentasuna:

  • Txertatzea: % 27 (% 90, probabilitate-tarte (PI) honetan: % 4-74)
  • Pentsuentzako eta urarentzako gehigarriak: % 24 (% 90 PI % 4-60)
  • Argaltze etena: % 18 (% 90 PI % 5-65)
  • Ondo prestatutako langile gutxi erabiltzea: % 16 (% 90 PI % 5-45)
  • Ur geldiak pilatzea ahalbidetzen duten edontziak saihestea: % 15 (% 90 PI % 4-53)
  • Edateko urari desinfektatzaileak gehitzea: % 14 (% 90 PI % 3-36)
  • Gelaurre higienikoak: % 12 (% 90 PI % 3-50)
  • Oilategi bakoitzerako tresna espezifikoak: % 7 (% 90 PI % 1-18)

 

EFSAk ondorioztatzen du sailkapen-ordena hori ez dela oso ziurra, probabilitate-tarteak gainjarri egiten baitira. Hori horrela, eta kontuan hartuta ebidentziatik ondorioztatutako zenbatespenak elkarren menpekoak direla, ezin izan dira kuantifikatu arriskua kontrolatzeko jarduera konbinatuen ondorioak.