AESANeko Batzorde Instituzionalak dokumentu bat onetsi du, zeinetan zehazten den zein den elikagaietan olio mineralen hidrokarburoak (MOH) egoteak dakarren arriskuaren aurrean jarraitu beharreko aldi baterako politika.


Konposatu horiek, petrolioaren eratorriak, elikagaietara hainbat bidetatik iristen dira, hala nola bilgarrien, prozesatze-makinen edo ingurumenaren kutsaduraren bidez. Irizpenaren oinarri dira Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) ondorio zientifikoak; izan ere, bi hidrokarburo mota bereizten ditu:

  • MOSH (hidrokarburo aseak): gizakien organoetan metatu daitezkeen arren, gaur egungo esposizioa ez da arrisku larria osasunarentzat, betiere arintze-neurriak mantentzen badira.
  • MOAH (hidrokarburo aromatikoak): hiru eraztun aromatiko edo gehiago dituztenak lotuta daude genotoxikotasun- eta minbizi-arriskuekin. Hortaz, behar-beharrezkoa da elikagaietan haien presentzia murriztea.

Behin betiko legezko mugak ezartzen ez diren bitartean, aldi baterako ekintza-mugak aplikatuko dira merkatutik produktuak kentzeko, baldin eta MOAHren kontzentrazio-maila hauek gainditzen badituzte:

  • 0,5 mg/kg gantz gutxi duten elikagai lehorretan.
  • 1 mg/kg gantz gehiegi ez duten elikagaietan.
  • 2 mg/kg gantz asko duten elikagaietan.

Salbuespen gisa, 2028ko urtarrilera bitartean, 10 mg/kg bitarteko presentzia baimenduko da «Gantzak, olioak eta gantz eta olio asko duten elikagaiak >% 50» produktuen kategorian (adibidez: patsaren eta antzekoen olioak).