Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Hiltegi Programak eta Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendaritzak antolatu zuten jardunaldia, eta“Share experiences in slaughter hygiene” (hiltegietako higieneari buruzko esperientziak partekatzea) izeneko Europako Batzordearen egitasmoaren esparruan egin zen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Gasteizen ekainaren 5ean egin zen jardunaldiaren ondorioak eta aurkezpenak argitaratu ditu.

Ondorio nagusiak

  • Ezinbestekoa da, batetik, maila guztietako agintaritza eskudunak eta, bestetik, haragiaren industria, aktiboki aritzea elkarlanean animalien hilketako higiene-baldintzak hobetzeko. Azken xedea bermeak eskainiko dituen produktu bat lortzea da, hala kalitateari nola osasunaren babesari dagokienez. Horretarako, komunikazio- eta lankidetza-bide eraginkorrak ezarri behar dira.

 

  • Hartara, lankidetzarako eta hobekuntzarako tresna ona da batez ere haragiaren industrian egindako lanaren alderdi positiboak baloratzen dituen Europako esperientzia.

 

  • Industria eta administrazioari zuzendutako jardunbide egokien gidak garatu eta zabaldu behar dira, baita prozedura normalizatuak eta are zenbait alderditan irizpide komunak ezartzea ahalbidetuko duen legeria ere, besteak beste, higienea bermatzeko hiltze-abiadurarik egokienean, laginketan, animalia garbien politikan, kontrolak mugatzean eta beste hainbat gaitan. Erregelamendu berriek puntu hori azpimarratzen dute, hain zuzen.

 

  • Lana errazteko tresna gisa ulertu behar da analisi mikrobiologikoetarako laginketa, eta ez bakarrik administrazio eta bezeroek eskatutako baldintza gisa.

 

  • Maila guztietako prestakuntza ezinbesteko tresna da animalien hilketako higiene-baldintzak bermatzeko. Desiragarria litzateke prestakuntza arautua egotea esparru horretan.

 

  • Establezimendu bakoitzak autokontrol-printzipioak era egokian eta bere neurrira aplikatzeak higiene-betekizunak betetzen direlako berme izan behar du.

 

  • Harategietako eguneroko ekintzek, ordutegi aldakorrek eta industria mota hauetako lanen berezitasunek zaildu egiten dute industriaren eta albaitari ofizialaren lana: konponbide zaileko lana da, baina ezinbestekoa da behar duten erakunde-babesa emateko moduei buruzko gogoeta egitea.

 

  • Kate horretan sartuta dauden eragile guztiek –abeltzainek, operadoreek, osasun publikoko eta animalia-osasuneko administrazioek– ezagutu egin behar dituzte animalia garbien politikak, eta politika horiek garatzen lagundu behar dute: ustiategiak garbitzeko protokoloak, lanpostu bakoitzerako kutsadura-mailak ezartzea, hornitzaileak/sarrerak zorrozki kontrolatzea…

 

  • Higienea hobetzeko egiten dituzten jarduketak erregistratu.

Aurkezpenak