EFSAk eta ECDCk batera egindako txostenean EFSAri nahitaez aitortu beharreko zoonosiari buruzko datuak biltzen dira, bai eta ohikoak ez diren baina jarraipena jaso behar duten beste gaixotasun batzuei buruzko datuak ere.

Txostenean zehazten denez, aurreko urtearekin alderatuta zoonosiak eta elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldiek gora egin dute, baina pandemiaren aurreko urteetan baino kasu gutxiago daude.

Pandemiaren aurreko urteetako kasuen eta jakinarazitako agerraldien beherakada ziurrenik COVID-19 kontrolatzeko neurriekin lotuta dago, 2021ean indarrean jarraitzen baitzuten.  Salbuespen gutxi dago; yersiniosi-kasuek eta elikagaiek transmititutako listeriosi‑agerraldiek pandemiaren aurreko mailak gainditu zituzten.

2021ean 4.088 agerraldi eta 33.813 kasu zenbatu ziren; horietatik 2.560 ospitaleratu egin behar izan ziren.

EBn jakinarazitako kasu-kopurua (N) eta baieztatutako giza zoonosien jakinarazpen‑tasak (100.000 biztanleko -X ardatza)

Zoonosis 2021

Campylobacter

Campylobakteriosia gizakiengan jakinarazitako elikagaiek transmititutako urdail eta hesteetako gaixotasun ohikoena da EBn, eta hala izan da 2007az geroztik.

2021ean gizakiengan 127.840 campylobakteriosi-kasu baieztatu ziren; hau da, EBn 100.000 biztanleko jakinarazpen-tasa 41,1 izan zen. Hortaz, 2020arekin alderatuta % 2,1 egin zuen gora (100.000 biztanleko 40,2).

Salmonella

Salmonelosia izan zen campylobakteriosiaren ondoren gizakiengan gehien jakinarazi zen elikagaien bidez transmititutako urdail eta hesteetako infekzioa. Halaber, EBko herrialde kideetan eta kide ez direnetan elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldien kausa nagusietako bat izan zen.

2021ean 60.050 giza salmonelosi-kasu baieztatu ziren; hau da, EBn 100.000 biztanleko jakinarazpen-tasa 15,7 izan zen. Hortaz, 2020arekin alderatuta % 14,3 egin zuen gora.

Ospitaleratze-kasuen proportzioa 2020koa baino handiagoa izan zen (% 38,1) eta hilkortasun‑tasa % 0,18 izan zen, hau da, 2020ko tasaren antzekoa.

Listeria

Listeria monocytogenes (23) bakterioak sortutako agerraldi-kopurua orain arte jakinarazitako kopururik handiena izan da. Genoma osoa sekuentziatzeko teknikak gehiago erabiltzearekin lotuta egon daiteke; izan ere, horri esker zientzialariek agerraldia detekta eta isola dezakete.

2021ean Listeria monocytogenesek eragindako 2.183 infekzio-kasu baieztatu ziren. EBn horietatik 923 ospitaleratu ziren eta 196, berriz, hil.

Listeriosia EBn gizakiengan gehien jakinarazitako bosgarren zoonosia izan zen, eta EBren zaintzapeko elikagaien bidez kutsatzen diren gaixotasun larrienetariko bat da. Hilkortasun-tasa handia izan zen (% 13,7), 2020koaren antzekoa eta 2019koa baino txikiagoa (% 13,0 eta % 17,6, hurrenez hurren).

E. coli

2021ean, 6.084 kasu baieztatu ziren STEC bakterioak gizakiengan eragindako infekzioaren ondorioz. Hortaz, STECa EBn gehien jakinarazten den elikagaien bidez kutsatutako urdail eta hesteetako laugarren infekzioa da.

2021ean EBn jakinarazpen-tasa 2,1 izan zen 100.000 biztanleko; hau da, 2020ko tasarekin alderatuta (1,5 izan zen 100.000 biztanleko) % 36,9 egin zuen gora.

ETG agerraldiak

2021ean EBko 27 estatu kideek eta Erresuma Batuak (Ipar Irlanda) elikadura-jatorrizko 4.005 agerraldi, 32.543 kasu eta 2.495 ospitaleratze jakinarazi zituzten, eta 31 pertsona hil ziren. Halaber, kide ez diren zazpi estatuk 83 agerraldi, 1.270 kasu eta 65 ospitaleratze jakinarazi zituzten, eta 2 pertsona hil ziren.

Agerraldi-kopuru handiena sortzen duten patogeno/elikagai bikoteen TOP 10

  1. Salmonella / Arrautzak eta arrautzez egindako produktuak ↓↓
  2. Salmonella / elikagai-nahastea
  3. Norobirusa eta beste kalizibirus batzuk / krustazeoak, itsaskiak, moluskuak eta lotutako produktuak ↓↓
  4. Salmonella / okintza-produktuak ↓
  5. Histamina eta eskombrotoxina / Arraina eta arrain-produktuak ↓↓
  6. Salmonella / Txerri-haragia eta haren produktuak
  7. Norobirus eta beste kalizibirus batzuk / elikagai-nahastea ↑↑
  8. Salmonella / Begetalak, zukuak eta beste eratorri batzuk ↑↑
  9. Salmonella / hegazti-haragia (Gallus gallus) eta deribatuak ↑
  10. Salmonella / Gazta ↑↑

Garrantzitsua!

“Barazki, zuku eta eratorritako beste produktu” batzuen kontsumoari lotutako agerraldiek gora egin zuten nabarmen 2020arekin eta pandemiaren aurreko urteekin alderatuta