Wageningeneko Unibertsitatearen (Herbehereak) argitalpen baten arabera, 2006-2010 epean Q sukarraren agerraldiari buruz Holandan eginiko argitalpen batzuek erakutsi dute lotura berezia dagoela Q sukarrarekin kutsatutako ahuntzen abeletxeen eta gaixotasunak gizakiengan duen eraginaren artean.

Espero zitekeen bezala, gaixotasuna gehiago zabaldu zen kutsatutako abeletxeetatik hurbil bizi ziren pertsonen artean, abeletxe horietatik urrunago bizi zirenen artean baino. Alabaina, Wageningeneko Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute ahuntzen abeletxeen inguruan bizi diren pertsonen infekzioak kasuen % 50 inguruan bakarrik azal dezakeela Q sukarraren kutsadura.
Hori dela eta, beste ikerketa-lan bat egin eta PLOS onen argitaratu da: “Lursailetan ahuntz-ongarria erabiltzea, Holandako gizakien artean Q sukarraren infekzio-iturri gisa (2006-2010)”. Bertan erakusten da ongarriak zerikusi handia duela Q sukarra gizakiei transmititzearekin; izan ere, erditu ondoren 3 hilabetera arte egon daiteke kutsatuta.
Eginiko ikerketek erakusten dute neguko agerraldi berantiarraren goragunearen ondoren goragune bat egon zela udaberriaren hasieran ongarriaren aplikazioan. Maiatzean, ongarria zabaldu eta hilabetera, gaixotasuna maila gorenera iritsi zen gizakien artean. Ongarria zabaldu zenetik pertsona gaixo gehien egon zenera arteko denborak bat egiten du Q sukarraren inkubazio-aldiarekin.

Gainera, kutsatutako ongarria duten lursailen inguruko eragina erlatiboki handiagoa izan zen, kutsatu gabeko ongarria zabaldu zen lursailetan baino. Bestalde, kutsatutako abeletxeen inguruan pertsona gehiago kutsatu zen bere lurrarekin, kutsatutako abeletxeen inguruan eta bere lurrik gabe baino (hots, ongarria beste leku batetik hartu behar izan zutenak baino).
Beraz, azterlan horien arabera, kutsatutako ongarriaren aplikazioak zerikusi garrantzitsua du Q sukarraren hedapenean.