Osasun publikorako arriskuak, deoxinibalenola ugaritu egin delako laboreetatik eratorritako produktuetan – EFSA 2013
EFSAk aztertu egin ditu irinean, semolinan, semolan eta osagai gisa erabilitako gari-, arto- edo garagar-malutetan deoxinibalenol mikotoxinaren (DON) gehienezko muga handitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak; zehazki, 750 µg / kg-tik 1.000 µg / kg-ra handitu da, ulertuta ogirako (okindegi-produktu txikiak barne), pasteletarako, galletetarako, laborez eginiko gosegarrietarako eta gosaltzeko laboreetarako gehienezko mugaren maila 500 µg / kg-tan mantentzen dela.
Oinarri gisa zenbait adin-klaseren batez besteko esposizioa hartuta, eguneko gehienezko behin-behineko ingesta onargarria (EGBIO) gainditzen duen kontsumitzaileen ehunekoa (1 mg/gorputz-pisuko kg, DONaren eta bere 3- eta 15- azetil eratorrien baturatik, JECFAk 2010ean ezarritakoarekin bat), gutxi gorabehera, bikoitza da, DONaren gehienezko muga iradokia handitu delako.
Handitze hori haurtxo, haur eta nerabeek osatutako herritar-taldeen artean aurki daiteke batez ere; beraz, adin-talde horien esposizioa kezka-gai da. Izan ere, hazten ari dira eta mikotoxina horren toxikotasunak eragin handiagoa izan dezake eurengan.
Aintzat hartu behar da DONaz gain, azetil eratorriak, 3-azetil-deoxinibalenola eta 15-azetil-deoxinibalenola DONa ekoizten duten onddo berberek sor ditzaketela (Fusarium graminearium eta F. culmorum). Gainera, dioxinibalenol-3-glukosikoa da DONaren metabolito nagusia, eta sarritan mikotoxina ezkututzat jotzen da.Horregatik guztiagatik, EFSAk ezarri du osasunean oinarritutako erreferentziazko baloreek (HBGVak) bi azetil horiek hartzen dituztela.
Nolanahi ere den, azetilaren eratorrien esposizioa ez da zientzia-iritzi honetan aztertu, ez baitago behar beste datu eskuragarririk bere presentziari buruz. Dena dela, DONaren gehienezko muga handitzeak, ustez, lotura du azetil eratorrien mailak handitzearekin, eta horrek esposizioa eta HBGVen taldeko erreferentziazko baloreak handitzearekin. Horren ondorioz, EFSAk gomendatzen du beharrezkoa dela azetilaren eratorrien presentziari buruzko datuak lortzea, DONa handitzeak giza osasunerako dakartzan arriskuen eragina zehaztu ahal izateko.
EFSAren irizpena: DONa laboreetan