Parasitoak elikagaietan – Mehatxu ikusezina
FAOk txerri-haragiaren, arrainaren eta krustazeoen, barazkien eta ur kutsatuaren kontsumoaren bidez pertsonei transmititutako parasito nagusiak deskribatzen dituen dokumentu bat argitaratu du; horietan, elikagaien segurtasunerako neurriek garrantzi handia dute, horiek prebenitzeko eta kontrolatzeko.
Elikagaiek transmititzen dituzten parasito-gaixotasunak askotan ez dira aintzat hartzen elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistemetan, nahiz eta gizakien osasunerako arazo larriak sor ditzaketen. Ekoizpena eta horri lotutako galera ekonomikoak askotan ez dira ikusten, eta infektatutako animaliek askotan ez dute zantzurik erakusten; beraz, parasitoak oso zailak dira antzematen eta mehatxu ikusezina izan daitezke.
Parasito nagusiak
Taulan deskribatutako parasito bakoitzaren inguruan, txostenak honako hauei buruzko informazioa jasotzen du: bizi-zikloak, parasito bakoitzaren transmisio-bideak, giza osasunean duten eragina, osasun publikorako kontrol- eta prebentzio-neurriak, eta Elikagaien Segurtasuneko agintariei zuzendutako berezko gomendioak.
Gomendioak
Bigarren zatian, FAOren dokumentuak gomendio orokor batzuk ematen ditu elikagaien segurtasuneko agintarientzat:
- Gizartearentzat, oro har, komunikazio-materialak egitea, parasitoak transmititzeko moduari, horien ondorioei eta prebentzio-neurriei buruko oinarrizko informazioarekin.
- 2. Elikakateko operadoreentzako prestakuntza-programa bat garatzea, nekazaritzan eta arrantzan higiene-jardunbide egokiak aplikatzeari buruz eta elikagaien balio-katean zehar transmititutako parasitoentzako prebentzio-neurri komunei buruz.
- Agintari eskudunek bete beharreko legeria berrikustea, alderdi interesdunen eginkizunak eta erantzukizunak argi eta garbi zehaztuta daudela ziurtatzeko.