Parasitoen arrisku-profilak haragian: Trichinella eta Cysticercus – FAO/OME 2013
FAO eta OME nazioarteko erakundeek Trichinella spiralis eta Cysticercus bovis parasito zoonotikoen arrisku-profila egin dute. Parasito horiek haragi kontsumoaren bidez transmititu daitezke. Bada, profil horien bidez xedea da kontsumitzaileei erakustea horiekiko duten babes maila, arriskuak kudeatzeko zenbait aukera ezartze aldera. Horretarako, hiltegietan eginiko kontrolen informazioan eta gizakien artean eragiten dituen gaixotasunen agerraldiei buruzko datuetan oinarritu dira.
Alde batetik, Triquinosia gizakien gaixotasuna da, haragi gordina edo gutxi kuzinatutakoa ( nagusiki Trichinella spiralis parasitoa duten txerri, basurde eta zaldien haragia) kontsumitzearen bidez sortzen dena.. 1986-2009 urteen artean, triquinosiaren 65.818 kasu jakinarazi dira, eta 41 herrialdetan dute jatorria. Hiltegietan Trichinellaren kontrola nahitaezkoa bada ere, zenbait herrialdetan, gizakien artean dauden agerraldiek haragi inportatuarekin edo ehiza haragiarekin lotura zuzena dute.
Beste alde batetik, behien Cisticercosia abelgorrien arteko gaixotasun parasitarioa da. Gizakien artean, berriz, behiaren haragi infektatua kontsumitzean (haragi gordina, gutxi kuzinatutakoa edota Cysticercus bovis larba suntsitzeko moduan izoztutakoa), Teniosia eragiten du, Cysticercus larbak heldu itxura hartzen baitu eta Taenia Saginata bilakatzen da. Teniosia gehiago gailentzen da garabidean dauden herrialdeetan; izan ere, horietan eskasak dira animalien osasun-jardunbideak eta kontrolak. Hala ere, merkatuak globalizatzeak mehatxua dakar bi gaixotasun horiei dagokienez, pertsonak, animaliak eta animalia jatorriko elikagaiak nazioen artean zehar mugitzen dira eta.
Bi arrisku-profil horiek iturri gisa erabiliko dira, Elikagaien Higienearen Codex Batzordeak (CCFH) “Haragian parasito zoonotikoak kontrolatzeko giden” zirriborroa aurkez dezan 2013ko azaroan egingo duen hurrengo bileran.
Trichinellaren arrisku-profila
Cysticercus bovisen arrisku-profila