Patogeno nagusiak animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan – EFSA 2013
Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako patogenoen zerrendako lehenengo postuetan, honako hauek aurkitzen ditugu:
- Salmonella spp. gordinik kontsumitutako hosto berdeko begetaletan
- Salmonella spp. zurtoina eta erraboilak dituzten ortuarietan
- Salmonella spp. tomateetan
- Salmonella spp. meloietan
- Escherichia coli patogenoak leka freskoetan, lekaleetan edo laboreetan
Horixe izan da EFSAk emandako zientzia-iritziaren emaitzetako bat. Iritzi horrek analisi bat biltzen du, Europan 2007tik 2011ra bitartean elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldien datuei buruzkoa.
Iritzi honetan aipatzen den beste ondorioetako bat da animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek agerraldien % 10 eragin zituztela, kasuen % 26, ospitalerazteen % 35 eta heriotzen % 46. Alde batera utziko bagenitu Europako VTEC O104ren agerraldiei buruzko datuak, aldatu egiten dira arestian emandako datuok, eta honela geratuko lirateke: animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek agerraldien % 10 eragin zituzten, kasuen % 18, baina ospitalerazteen % 8 eta heriotzen % 5 baino ez.
Zientzia-iritzia: patogenoen arriskua animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan.