EFSAk animalia-talde batzuen elikagaiek gehienez ere eduki behar duten kobre-kopurua aldatzea proposatu du. Hain zuzen, txerrikumeen, behi-aziendaren eta esne-behien elikagaietako gehieneko kobre-kopurua gutxitzea eta ahuntzen elikagaietakoa handitzea gomendatu du. Proposatu diren kobre-mailekin, kobre gutxiago askatuko litzateke ingurumenean, eta, horri esker, antimikrobianoen aurkako erresistentzia murriztea legoke.

Animalien elikagaietan erabiltzen diren gehigarriak eta produktu edo substantziak aztertzen dituen EFSAko Adituen Panelak (FEEDAP) gomendatu duenez, txerrikumeentzako pentsu osoak asko jota 25 miligramo kobre eduki beharko lituzke kilo bakoitzeko (170 mg / kg azpitik). Bestalde, panelaren arabera, esne-behiak eta haragitarako behi-azienda elikatzeko pentsu osoaren gehieneko kobre-edukia kiloko 35 miligramotik 30 miligramora murriztu beharko litzateke.

Gainerako animalia-talde gehienen kasuan ez lirateke aldatu beharko gaur egun baimendutako kobre-mailak, ahuntzen kasuan izan ezik: FEEDAPek gomendatu duenez, areagotu egin beharko litzateke ahuntzen elikagaietako kobre-edukia.

FEEDAPen esanetan, txerrikumeen elikagaietako kobre-kopurua murriztuz gero, simaurraren bidez kobre gutxiago askatuko litzateke ingurumenera; % 20 gutxiago, zehazki. EFSAko adituek zientzia-iritzian azaldu dutenez, gainera, elikagaietako kobre-kopurua txikitzeak txerrietan eta ingurumenean antimikrobianoen aurkako erresistentzia murrizten lagun lezake.

Izan ere, azterlan batzuetako hipotesien arabera, oso litekeena da antibiotikoen aurkako erresistentzia agertzeak zerikusia izatea antibiotikoen eta kobrearen aurkako erresistentzia-gene batzuk genetikoki gertu egotearekin.

Pentsuetako kobreari buruzko zientzia-iritzia