Phytophthora fragariaeren arriskua EBn-EFSA 2014
Phytophthora fragariae marrubiaren sustraien usteldura larria (gune gorri izenekoa) da. Kaltetutako landareek maiz izaten dituzte sustrai-sistemak gaizki garatuak eta ustelduak.
EFSAren Landareen Osasuna Panelak zientzia-irizpen bat egin du, Phytophthora fragariaeak Europar Batasunean (EB) eragiten duen arriskuari buruz eta hori murrizteko aukerak identifikatzeari eta ebaluatzeari buruz. Zehazki, Panelari iritzia eman zezala eskatu zitzaion, gaur egun organismo horren kontra EBn dauden betekizunen eraginkortasunari buruz. Betekizun horiek Batzordearen 2000/29/EB Zuzentarauan, izurrite hori sartzeko arriskua murrizteari eta EBko lurraldearen baitan hedatzeari buruzkoan, ezartzen dira.
Bada, irizpenean jasotako ondorio nagusiak honako hauek izan dira:
- Marrubiaren hazte estentsiboak dakar arriskuan dagoen eremuaren baitan EB osoa egotea. P. fragariae eremu gehienetan dago, Mediterraneoaren hegoaldeko eskualdeetan izan ezik. Estatu kide batzuetan desagerrarazi egin bada ere, hedatzeko etengabeko mehatxua dago, hala modu naturalean nola gizakien jardueraren ondorioz.
- Sarrerari dagokionez, Panelak ondorioztatu du landatzeko marrubi-landareak (ehunak hazteko landareak -mikrolandareak- barne), "frigo" landareak (landare gazteak, hotz biltegiratu ondoren) eta landare berdeak (herrestariak) dira patogenoa estatu kide ez diren lekuetako arriskuen ebaluazio-eremua sartzeko bide nagusia. Bide horretatik sartzeari buruzko balorazioak ondorioztatu du aukera gutxi daudela, nahiz eta ziurgabetasuna handia izan, informazioa falta delako estatu kide guztietako merkataritzari eta ikuskaritza-datuen kalitateari eta maiztasunari buruz.
- Ezarpenari dagokionez, Panelak ikusi du marrubiak EB osoan hazten direla. Basoko espezie gutxi batzuk daude EBn; baina, ez dirudi horiek zeregin garrantzitsua dutenik, patogenoa sartu ondoren, gaixotasunaren ezarpenean.
- Zentzuzkoa da ondorioztatzea estatu kide gehienetako klima egokia dela gaixotasunerako: ziur asko, erabakigarriagoa da Europako ipar-mendebalean (klima epel eta ozeanikoa dago), eta ez hain erabakigarria Mediterraneoaren hegoaldeko eskualdean. Izan ere, bertan, lurzoruaren tenperatura altuek oztopatu egiten dute patogenoak ezartzea eta gaixotasunak aurrera egitea. Marrubiaren ekoizpen-eremuko zati handi bateko klima-baldintzak ikusita, badaude aukerak patogenoa EBn berriz sartu edo hedatu ondoren ezartzeko, gaixotasuna kontrolatzeko ekintzarik egiten ez den artean. Patogenoa desagerrarazteko kultur jarduerak eta kontrol-neurriak ezar daitezke, behin soroetan ageri denean. Alabaina, P. fragariaeren oosporek hainbat urtez bizi daitezkeenez landareen eta lurzoruaren hondakinetan, horiek desagerraraztea oso gaitza izan daiteke.
- Arriskuak murrizteko aukerei dagokienez, Panelak ebaluatu egin zituen Batzordearen 2000/29/EE Zuzentarauan formulatutako neurri fitosanitarioak. Halaber, beharrezkoa denean arriskua murrizteko aukera osagarriak identifikatu ziren. Panelak ondorioztatu zuen borondatezko zertifikazio-sistemen betekizunak zabal erabiltzen dela marrubiak haztean, eta horrek nabarmen murrizten du P. fragariae sartzeko, errotzeko, hedatzeko eta eragiteko arriskua.