Elikakatearen Segurtasuneko Belgikako Agentziak (FASFC) balioztatu du landare-osasunerako produktuen hondakinekiko esposizioa Belgikako herritarren artean, fruta eta barazkien kontsumoari dagokionez. Belgikako herritar helduen artean (15 urtetik gorakoak) pestizida gehienekiko esposizioa 100 aldiz baxuagoa da Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino. Umeei dagokienez, fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituztenek, bereziki, IDA gaindi lezakete. Hori dela eta, Agentziak ondorioztatu du beharrezkoa dela xehetasun handiagoz ikertzea herritarren talde hau. Era berean, azterlanaren arabera, frutak eta barazkiak garbitu eta zuritzeak 5-6 aldiz murriz dezake konposatu horiekiko esposizioa.

produktuen hondakinekiko arriskuaren baliostatzea