Plagiziden hondakinak elikagaietan 14/09/23
Argitaratu egin dira elikagaietan plagiziden hondakinak atzemateko 2013an Espainian egindako kontrolen emaitzak.
Guztira 2.159 lagin aztertu dira, eta kopuru hori 2012an hartutako laginen oso antzekoa da (2.210). Bada, aztertutako laginetatik, kopururu handienak fruta eta barazkiei (% 47,70) dagozkie, eta txikienak laboreei (% 1,16), taula honetan ikus daitekeen bezala:
Produktu-mota | Lagin-kopurua | % (guztia aintzat hartuta) |
---|---|---|
Frutak, barazkiak eta beste | 1.030 | % 47,70 |
Laboreak | 25 | % 1,16 |
Haurrentzako produktuak | 123 | % 5,70 |
Animalia-jatorriko p. | 746 | % 34,56 |
Produktu prozesatuak | 235 | % 10,88 |
Oniritzik gabeko 36 lagin atzeman dira (kopuru osoaren % 1,7); beraz, zertxobait ugaritu dira, 2012an atzemandako oniritzirik gabeko 27 laginen (% 1,22) aldean. Aipatutako oniritzirik gabeko 36 laginetatik:
- 31 fruta eta barazkiei dagozkie.
- 1 produktu prozesatuei dagokie.
- 4 animalia-jatorriko produktuei dagozkie.
HGMa (Hondakinen Gehienezko Muga) gainditu duten lagin batzuek oniritzia lortu dute, ziurgabetasun analitikoa dela eta.
Kontrolak egiteko, aintzat hartzen da eremu horretan gaur egun indarrean dagoen araudia: 396/2005 Araudia, landare- eta animalia-jatorriko elikagai eta pentsuetako plagizida-hondakinen gehienezko mugei buruzkoa, indarrean 2008an sartu zena.
Plagiziden hondakinen Zaintza eta Kontrol Programa Nazionalak bi azpi-programa ditu Espainian, hartu beharreko laginen arabera:
- Merkatuko azpi-programa. AECOSANen Kontrol Ofizialeko Alertak eta Programazioa Koordinatzeko Idazkaritza Orokorrak koordinatutakoa (Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia).
- Inportazioen azpi-programa, MSSSIk (Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioa) koordinatutakoa.
Emaitzen txostena – AECOSAN
Elikagaietako plagiziden hondakinen zaintza- eta kontrol-programa – MSSSI