FAOk eta OMEk 2011ko irailaren 20tik 29ra bitartean Genevan Plagiziden Hondakinak (JMPR) aztertzeko elkarrekin egin zuten batzarretik eratorritako txostena argitaratu berri dute. Batzar horretan parte hartu zuten OMEko Plagizida Hondakinak Ebaluatzeko Taldeak eta FAOko Elikagaietan eta Ingurumenean dauden Plagizida Hondakinen Adituen Panelak.

Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu lehenengoz: zortzi substantziaren ebaluazioa (azetamiprida, bentzoatoa, emamektina, flutriafola, isopyrazama, penthiopyrada, propileno-oxidoa eta sulfoxaflorra), hiru substantziaren ebaluazio berria (diklorboak, dikofola eta etofenproxa) eta genetikoki eraldatutako laborantzetako glifosato-metabolitoei buruzko ebaluazio berria.

Substantzia horien inguruan argitaratutako monografia toxikologikoek Eguneko Ingesta Toleragarriak (EIT) eta Hondakinen Gehienezko Kopuruak (HGK) ezartzen dituzte ebaluatutako substantzia guztietarako, eta balio horiek oso erabilgarriak izango dira erreferentzia toxikologiko gisa.

Monografiak