EFSAko Landareak Babesteko Produktuen eta berorien Hondakinen gaineko Panelak (PPR) gidaliburu bat argitaratu du, dietaren bidez plagiziden hondakineko esposizioa balioesteko probabilitate-metodologiak erabiltzeari buruzkoa. Gidaliburuak lanabes gehigarri bat eskaintzen die, plagizidekiko esposizioa balioztatzeko, gaur egun EBn erabiltzen diren metodologia mugatzaileei.

Gidaliburuak, halaber, metodologia bat dakar elikagaien pestizidekiko esposizioan eragina izan dezaketen aldakortasun- eta ziurgabetasun-iturri nagusiak kuantifikatzeko. Horrez gain, arazoa formulatzeko orientabidea ere ematen du. Gainera, hainbat ingurumaritan esposizio akutua eta larria balioesteko egoera egokiak definitzen dira: substantzia berriak onestea, Hondakinen Gehienezko Mugak (LMR) ezartzea, produktuak baimentzea, LMRtik gora dauden hondakinak balioestea eta zaintza-datuak urtero berrikustea. Bereziki azpimarratzen da karakterizazioa, hau da, balioespenen fidagarritasuna balioesteko teknikak sakondu egin behar direla.

Gidaliburuko ataletako bat substantzia anitzekiko esposizioa balioesteko beharrezkoak diren ikuspegi gehigarriei buruzkoa da.

Azkenik, gidaliburuak eranskin batean biltzen ditu balioespen mota honen inguruko ziurgabetasun guztiak eta horiei erantzuteko metodologia, eta, bide batez, horiek esposizioetan izan ditzaketen eraginen balioztapen orokorra ematen du.

Txosten osoa