Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) dokumentu bat aurkeztu du. Bertan, orientabidea ematen da elikagai eta pentsuen segurtasunaren esparruan premiazko aholkularitza behar denean erantzun-ahalmena bermatzeko xedapen praktikoei buruz.

Dokumentuak larrialdi-egoerak atzemateari buruzko orientazioa ezartzen du, premiazko aholkularitza-egiturak nola aktibatu eta eman beharreko pausuak azaltzen ditu, eta aktoreak eta horien eginbeharrak zehazten ditu. Esparru berri honen ezaugarri nagusiak dira malgutasuna eta baldintza berezietara egokitzeko ahalmena, eta EFSAk iraganean antzeko egoerei aurre egiten pilatutako esperientziari jarraiki egin da.

Orain EFSAko langileak prestatu behar dira premiazko aholkularitza behar duten egoerei dokumentu horretan deskribatutako prozedurei jarraiki aurre egiteko, eta horretarako tailerrak, lan-mahaiak, simulazioak, etab. egingo dira, hala barne-mailan nola beste estatu kide batzuekin.

Prozedura