EFSAk sortutako lan-talde batek gida bat egin du. Gida horretan hainbat gomendio biltzen dira, produktu fitosanitarioen arriskua balioesteko. Horrez gain, kalkulu-orri bat ere badu, esposizioaren arriskuaren ebaluazioa agertoki posible guztietan ahalbidetzeko.

Gida diseinatuta dago arriskuen ebaluatzaileei laguntzeko, produktu fitosanitarioen arriskuaren balioespenean esposizio ez-dietetikoa kuantifikatzen. Horren xedea da arautu ahal izatea. Gehigarri gisa, Gidak esposizio-balioespen kaskarragoak dituzten agertokiak aztertzen eta ikerketa-gomendioak ematen ditu, gaur egungo zalantzak murrizteko.

Gida hau egiteko, lan-taldeak gainbegiratu egin ditu produktu fitosanitarioen aurreko esposizioa balioesteko eskura dauden prozedurak, eta, batik bat, EFSAren Landareak eta Euren Produktuak Babesteko Produktuen Panelak (PPR) 2010. urtean argitaratutako Zientzia Irizpena hartu du oinarri; izan ere, hainbat gomendio ematen zituen produktu fitosanitarioak arautu eta baimentzeko.

EFSAren PPRen Irizpena (2010)

EFSAren PPR Panelak Zientzia Irizpen bat argitaratu zuen 2010. urtean. Xedea zen gida gisa balio izatea, produktu fitosanitarioak arautu eta baimentzeko, eta 91/414/CEE Zuzentarauaren I. eranskinean sartzeko. Zuzentarau hori Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1107/2009 Araudiak, produktu fitosanitarioak merkaturatzeari buruzkoak, indargabetu zuen.

Dokumentuak ohiko jardunbidearen hainbat aldaketa proposatzen zituen; izan ere, atzeman zen arriskuak balioesteko metodoak ez zela erabat egokia eta funtsik eza egon zitekeela agintaritza arautzaileek hartutako ikuspuntuen artean.

EFSAren irizpenak ikuspuntu berri bat gomendatzen zuen, babes-maila handiagoa zuena. Iradokitzen zuen metodo erabakitzaileak erabili behar direla banakako materialen errutina-arriskua balioesteko. Nolanahi ere, materia oso toxikoei dagokienez, operatzaileentzako arrisku akutuen ebaluazioak egiteko aukera sartu zen. Horretarako, "AOEL akutua" erreferentziazko toxikologia-balioa (AAOEL) sartu zuten, elikagai-arriskuentzat erabiltzen den erreferentziazko dosi akutuaren parekoa.

Panelak ondorioztatu zuen, arrisku akutua balioesteko, balioespenaren oinarria 95 pertzentilak izan behar duela, eta epe luzerako arriskua balioesteko, abiapuntua 75 pertzentila izango dela.

Azkenik, irizpenak gomendatzen zuen kalkulu-orri bat egitea (lan-talde horrek gauzatutako tresna), esposizioa balioestean beharrezkoak diren kalkuluak errazteko.

Produktu fitosanitarioen aurreko esposizioa balioesteko gida (EFSA, 2014)

Kalkulu-orria

EFSAren 2010eko irizpena

1107/2009 Araudia