Proteinen erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAren Dietetikaren, Nutrizioaren eta Alergien Produktuen Panelak (NDA) zientzia-iritzi bat argitaratu du, eta bertan ezartzen dira herritarrentzako proteinen erreferentziazko ingestaren balioak (PRI).
Helduak
Bi sexuetako heldu osasuntsuentzako, eguneko batez beste 0,66 proteina-gramo ezarri dira, gorputzeko pisuaren kiloko. Kontuan hartuta 97,5eko ehunekoa eta aintzat hartuta eraginkorra dela dietan % 47ko proteina-kopurua erabiltzea, aintzatetsi da adin guztietako helduen PRI honako hau dela: 0,83 proteina gramo / gorputzeko pisuaren kg / egun.
Haurrak
Haurtxo, ume eta nerabeentzat, Panelak ondorioztatu zuen kontuan hartu behar zela hazkundea nahiz mantenimendua. Beraz, PRI balioztatzeko, batez besteko 0,66 proteina-gramo / gorputzeko pisuaren kg / egun balioa aplikatzeaz gain, 1,96ko desbideratze estandarra ere aplikatu zen.
Haurdunaldia eta edoskitzaroa
Haurdunaldirako proposatu da helduen PRIn honako ingesta gehigarri hau egitea: 1 proteina g / egun, ingesta haurdunaldiko lehen hiruhilekorako, 9 proteina g / egun bigarren hiruhilekorako eta 28 g / egun hirugarren hiruhilekorako.
Edoskitzarorako, proposatu da helduen PRIn honako ingesta gehigarri hau egitea: 19 proteina g / egun lehenengo sei hilabeteetan eta 13 proteina g / egun lehenengo sei hilabeteen ondoren.
- Panelak ondorioztatu du datuak ez direla nahikoak, kontsumo toleragarria baino gehiagoko maila ezartzeko, nahiz eta segurutzat jo den asko jota ezarritako erreferentziazko baloreen bikoitza hartzea.