Puxika-arraina:informazio-oharra 14/11/11
Azken hilabeteotan ikusi da gure kostaldean puxika- edo danbolin-arrain (Lagocephalus lagocephalus) batzuk agertu direla.
Arrain hori oso ezaguna da gure kostaldean; baina, 2014an areagotu egin dira arrain horren agerrerak Kantauri itsaso osoan.
Bereziki, arrantzale afizionatuei ohartarazi behar zaie erantsitako dokumentuetako argazkietan agertzen den arrainaren antzeko bat aurki dezaketela.
Hartutako prebentzio-neurriak
- Kontrol-ikuskatzeak: ikuskaritza horiek areagotu egin dira arrantza-lonjetan eta arraina merkaturatzeko zirkuituetan.
- Informazioa arrantzaren sektoreari: sektorea bera bereziki sentsibilizatuta dago, espezie horretako arrainak kontsumitzailearengana ez heltzeko.
Gomendioak
Bere toxikotasun handia dela eta, arrain hori EZIN DA KONTSUMITU.
Puxika-arrainari buruzko informazio-oharra – Osakidetza
Euskal uretan Lagocephalus lagocephalus arrainaren presentziari buruzko informazioa – Azti-Tecnalia