Q Sukar kronikoa goiz detektatzearen kostuari eta onurari buruzko azterketa
Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutuak (RIVM) ikerketa bat egin du, Q Sukarra goiz detektatzeko programa bat ezartzen lagunduko duena, pazienteak gaixo kroniko bihur ez daitezen.
Q Sukar kronikoa, batik bat, berariazko gaixotasun kardiobaskularrak edo sistema immune ahula dituzten pertsonek izan ohi dute; hortaz, herritar-talde hori arrisku handiko taldetzat hartzen da.
Q Sukar kronikoa garaiz detektatzen bada, antibiotikoen bitarteko tratamenduak epe luzera (gutxienez 18 hilabete) hobetu egiten ditu osasuna eta gaixo horiek izan ditzaketen zailtasunak, eta, ondorioz, aurreztu egiten da osasun-arretaren gastuetan.
RIVMko ikerlariek Q Sukar kronikoa hainbat gizataldetan detektatzearen kostua eta onura aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute errentagarria dela aipatutako arriskuak izaten dituzten pertsonetan eta 2007tik 2010era bitartean Q Sukarraren agerraldia gertatu zen eremuetako pertsonetan Q Sukarra detektatzea. Bestalde, ez litzateke errentagarria izango arrisku handikotzat jotzen ez diren taldeetan Q Sukarra bahetzea.