RASFFen 2018. urteko txostena, elikaduragatiko alertei buruzkoa
2018an, guztira 3.699 jakinarazpen transmititu ziren elikagaiekin eta pentsuarekin lotutako alerta azkarren sistemaren bidez (RASFF). Jakinarazpen horietatik 1.118 alerta gisa sailkatu ziren, 493 segimendu-txosten gisa, 675 ohartarazpen gisa, 1.401 mugako ukatze gisa eta 12 informazio-jakinarazpen gisa.
2017. urtearekin alderatuta, osasunerako arrisku larria dakarten alerta-jakinarazpenen kopuruak % 19 egin zuen gora (% 13 segimendu-txosten gehiago egin ziren).
Alerten gorakada esanguratsua izan da bosgarren urtez jarraian
Jakinarazpenak produktuekiko:



667
Fruitu lehorrak, eraldatutakoak eta haziak



475
Frutak eta barazkiak



330
Arraina eta eraldatutakoak



313
Pentsuak



265
Hegazti-hazkuntzako produktuak



225
Elikagai osagarriak
Kutsadura biologikoa
Herrialde kideetako RASFF jakinarazpenen zati handi bat animalia-jatorriko elikagaietako mikroorganismo patogenoei dagokie nagusiki.
Salmonella
Salmonella da, berriro ere, herrialde kideetako elikagaietan gehien jakinarazten den patogenoa (246 jakinarazpen, % 19 gehiago), eta gauza bera gertatzen da kide ez diren herrialdeetan ere (304 jakinarazpen).
Jakinarazpen gehienak haragiarekin lotutakoak dira, batik bat eskortako hegaztien haragiarekin, eskortako hegaztien haragi freskoan Salmonella typhimurium eta enteritidis kasurik egon ez dadin elikagaiak kaltegarriak ez izateko irizpideak direla eta.
Askotan errepikatzen diren jakinarazpenei dagokienez, Salmonellari buruzko 47 jakinarazpen egon ziren Poloniako hegazti-produktuei lotuta; gehienak hegazti-haragi freskoan aurkitutako Salmonella enteritidisari buruzkoak ziren (34 jakinarazpen). Bi langile identifikatu zituzten behin baino gehiagotan.
Listeria
Listeria monocytogenes bakterioarekin kontaminatutako elikagaiak animalia-jatorrikoak izaten dira nagusiki. Dena den, zenbait herrialdetan gertatutako agerraldi nagusia arto izoztuak eragin zuen. Hain zuzen, Listeriagatiko kontaminazioa ez da soilik haragian agertzen; beste elikagai batzuei ere eragin diezaieke, batik bat kontsumitu aurretik tratamendu termikorik jasotzen ez dutenei.
Listeria monocytogenes bereziki arriskutsua –eta, are, hilgarria– da immunitate-sistema ahuldua duten pertsonentzat.
Jakinarazpenak arriskuarekiko:



979
mikroorganismo patogenoak



655
Mikotoxinak



276
Pestiziden hondarrak



142
Osaera



207
Alergenoak



179
Kontrol eskasak edo urriak



168
Gorputz arrotzak



225
Gehigarriak eta zapore-emaileak
Kontaminazio kimikoa
Alergenoak
Hauek dira gehien jakinarazten direnak: esnea, glutena eta intxaurrak. Jakinarazpen gehienek lotura izaten dute platerekin, prestakinekin eta snack-ekin. Askotan, alergenoen aztarnak jakinarazten dira beste zenbait elikagaitan ere, kontaminazio gurutzatuaren ondorioz.
Mikotoxinak
Oro har, elikagaietako mikotoxina-mailek ez dute eragin kaltegarri akuturik eragiten kontsumitzaileengan. Alabaina, esposizio kronikoak arrisku esanguratsua ekar dezake kontaminatutako produktuak sarri kontsumitzen dituztenentzat, bereziki aflatoxinak dituzten elikagaien kasuan.
B1 aflatoxina substantzia kantzerigeno eta genotoxikoa da, eta ez dago benetako kontsumo-maila segururik substantzia horrentzat. Hori dela eta, ALARA printzipioa aplikatzen da, eta ezarritako lege-muga ahalik eta baxuena da.
Plagiziden hondarrak
Jakinarazpen gehienek frutekin eta barazkien dute zerikusia; izan ere, horiek ekoiztean egin ohi dira plagizidekin lotutako arau-hauste gehienak. Nabarmentzekoa da “kakaoa eta kakao-prestakinak, kafea eta tea” kategoriako jakinarazpen guztiek tearekin dutela zerikusia, batez ere Txinako tearekin (15 jakinarazpen).
Elikagaiak ukitzen dituzten materialak
Elikagaiak ukitzen dituzten materialei buruzko jakinarazpenen kasuan, 2018an eten egin zen beheranzko joera, horien kopuruak % 17 egin baitzuen gora (hala ere, guztizko jakinarazpenen % 3,8 baino ez zuten hartzen).
Azkenik, hemen aurki ditzakezu jakinarazpen guztiak, arrisku motaren eta arrisku potentzialaren arabera.
Gorria – Larria Orlegia – Ez larria Urdina – zehaztugabeko arriskua Laranja – “Zehaztugabeko” eta larriaren arteko arriskua
Arrisku mota | Zehaztugabea | Larria | Ez larria |
faltsutzea/iruzurra | 10 | 6 | 101 |
alergenoak | 3 | 147 | 8 |
kutsatzaile biologikoak (beste batzuk) | 42 | 1 | |
kutsatzaile kimikoak (beste batzuk) | 1 | ||
osaera | 62 | 108 | 14 |
ingurumen-kutsatzaileak | 2 | 48 | 2 |
elikagaietako gehigarriak | 1 | 3 | |
elikagaietako gehigarriak eta zapore-emaileak | 9 | 30 | 86 |
gorputz arrotzak | 14 | 78 | 42 |
genetikoki eraldatutako elikagaiak edo pentsuak | 14 | 1 | |
kutsatzaile industrialak | 2 | ||
etiketarik ez/osatu gabea/desegokia | 7 | 10 | 12 |
metalak | 5 | 144 | 15 |
kutsatzaile mikrobianoak (beste batzuk) | 6 | 59 | 62 |
migrazioa | 35 | 48 | 34 |
mikotoxinak | 5 | 542 | 2 |
toxina naturalak (beste batzuk) | 1 | 24 | 1 |
zehaztugabea/beste bat | 2 | 5 |
Categoría del Peligro | Sin determinar | Grave | No grave |
novel food | 47 | 16 | 15 |
alderdi organoleptikoak | 4 | 3 | 34 |
bilgarri akastuna/desegokia | 4 | 6 | 15 |
parasito-infestazioa | 2 | 21 | |
mikroorganismo patogenoak | 40 | 488 | 111 |
pestiziden hondarrak | 66 | 180 | 5 |
kontrol eskasak edo urriak | 10 | 6 | 81 |
kutsatzaileak prozesatzea | 1 | 2 | |
erradiazioa | 1 | 4 | |
albaitaritza-sendagaien hondarrak | 6 | 24 | 16 |
EETak | 8 |