Salmonella mikawasima: kasu-kopuruaren ezohiko igoera -EFSA 2013
Aurtengo irailetik gaur egunera arte, Salmonella mikawasimak eragindako infekzioen kasuek gora egin dute ohiz kanpoko neurrian. Aintzat hartuta Salmonellaren serotipo hori ez dela oso ohikoa, hainbat herrialdetako kasu kopuruaren igoerak pentsarazten du jatorri bakarra duela.
Setoripo hori urtaroen araberakoa da, eta kasuen kopuruak gora egiten du nabarmen urteko azken hilabete hauetan. Hala ere, hori ez da nahikoa gizakien artean atzemandako kasuen igoera handi hori azaltzeko.
2004. eta 2012. urteen artean aztertutako lagin gehienak (serotipo hori zutenak) animalienak izan ziren, bereziki, Gallus gallus espeziekoak (oiloak) eta txerrienak. Normala da espezie horietan kasu gehien agertzea; izan ere, oiloetan Salmonella atzemateko berariazko kontrolak egiten dira, eta, ondorioz, jakinarazpenen kopurua handiagoa da. Horrez gain, hainbat elikagairen laginak ere izan ziren noizean behin, besteak beste: barazkiak, haragiak, hestebeteak eta intxaurrak. Beste alde batetik, laguntza-animalientzako pentsuetan ere atzeman zen bakterio hori.
2010. urtean S. mikawasimarekin lotutako kasuen jakinarazpenen gorakada gertatu zen.
Prebalentziari buruzko datu historikoen analisiak agerian uzten du bakterio horrek eragindako infekzioek gorako joera dutela 2009az geroztik. Kasu gehienak Espainian eta Erresuma Batuan jakinarazi ziren. Analisi horrek berak adierazten du aurtengo datuak ezohikoak direla, kopuruari dagokionez.
EFSA eta ECDCren txosten bateratua: Salmonella mikawasima 2013