Salmonellaren arrisku faktoreak indioilarren taldeetan – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) azterlan baten emaitzak argitaratu ditu. Aipatu azterlana Salmonellaren prebalentziari lotutako arrisku faktoreen gainekoa izan da, eta bai aurrerakoen hazkuntzako, bai gizentzeko indioilarretan gauzatu da Europako hainbat ustiategitan. Aztertutako datuen arabera, badira hainbat faktore aurrerakoen hazkuntzako indioilarren taldeei lotuta egon litezkeenak, hala nola: 1) Kasu positiboak sarriago antzeman dira indioilar askoko ustiategietan, beroriek talde txikietan bananduta egon badira 2) Indioilar gazteagoen taldeetan kasu positibo gehiago antzeman dira helduagoen taldeetan baino 3) Kasu positibo gehiago antzeman dira txertorik jaso ez duten taldeetan. Gizentzeko indioilarren taldeei dagokienez: 1) Zenbat eta indioilar gehiago egon ustiategian, orduan eta handiagoa izan da Salmonellaren arriskua 2) Indioilar kopuru beraren aurrean, Salmonellaren infekzio-arriskua txikiagoa izan da hegaztiak talde askotan bananduta egonez gero 3) Aurrerakoen hazkuntzako eta gizentzeko indioilarrak batera egonez gero, handiagoa izan da arriskua ustiategi horretan.