Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) argitaratu duen txosten batean adierazten dira gizakiek ez kontsumitzeko animalia jatorriko azpiproduktuen zaintzaren eta kontrolaren emaitzak (SANDACH), 2012koak eta Kataluniari dagozkionak.

Ikuskaritza-jarduerak honako operatzaile hauen inguruan egin dira:

  • Abeltzaintza-ustiategiak
  • Elikadura-enpresak
  • Garraiobideak
  • SANDACHekin jarduten duten plantak eta enpresak

Halaber, txostenak azaltzen ditu komunitateen artean eginiko SANDACH trukeen, esportazioen eta inportazioen inguruko kontrolen emaitzak.

SANDACHen zaintza- eta kontrol-jardueren helburua da bermatzea SANDACHak ezarri beharreko araudiarekin bat etorriz biltzen, garraiatzen, biltegiratzen, identifikatzen, manipulatzen, desagerrarazten eta merkaturatzen direla. Halaber, horiek elikakatean berriz sartu ahal izatea saihestu nahi da.

Katalunian, SANDACHen inguruko eskumenak Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumena Sailak (DAAM) eta Hondakinen Kataluniako Agentziak (ARC) partekatzen dituzte, bat etorriz Gizakiek ez kontsumitzeko animalia jatorriko azpiproduktuen arloan zereginak banatzeari buruzko 15/2010 Dekretuarekin.

Txostena: SANDACHen zaintza 2012an Katalunian (katalanez)