Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2017. urteko memoria
2017an zehar, guztira 259 alerta, 196 informazio, 180 ukatze-jakinarazpen, askotarikoen 33 espediente eta 36 ustiapen positibo kudeatu dira SCIRIren bidez, Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionalaren esparruan -PNIR-.
AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren emaitzetatik hauek dira aipagarrienak:
- 2013tik 2017ra bitarteko alertak begiratuz gero, ikus daiteke kudeatutako alerten kopuruak etengabe egin duela gora, eta 2017an egon da gorakada handiena (2013an 180 alerta eta 2017an 259).
- Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen guztizko zenbatekoak % 43,8 egin du gora aurreko urtearen aldean.
- Lehen aldiz, polenean pirrolizidina alkaloide gehiegi egotearen ondoriozko hiru alerta egon dira.
Alertekin lotutako elikagaiak
Elikagai hauekin lotuta egon dira alerta gehien:
Arrainak eta deribatuak: % 46
Haragiak eta deribatuak: % 7
Zerealak, irinak eta deribatuak: % 5
Fruitu lehorrak: % 5
Lehen aldiz, polenean pirrolizidina alkaloide gehiegi egotearen ondoriozko hiru alerta egon dira.
Alkaloide horiek landare batzuek (esaterako, Senecio, Heliotropium edo Echium generoetakoek) naturalki sortzen dituzten substantzia kimikoen multzoak dira.
Arrisku kimikoak
Arrisku kimikoen ondorioz egin diren 115 jakinarazpenetatik 62 animalia-jatorriko produktuetan, hala nola arrainetan eta horien deribatuetan, aurkitu diren metal astunei dagozkie (57 merkurioari eta 5 kadmioari).
Arrisku biologikoak
Arrisku biologikoekin lotutako 86 jakinarazpenei dagokienez, gehienak animalia-jatorriko produktuetan aurkitutako bakterioei buruzkoak dira (36 jakinarazpen). Horien atzetik daude “Beste toxina batzuk” kategoriako jakinarazpenak, guzti-guztiak histamina detektatzeagatik eginak (nagusiki atunean).
Animalia-jatorriko produktuetan aurkitutako bakterioen ondoriozko 36 jakinarazpenak honela sailkatzen dira:
- Salmonella: 25 jakinarazpen
- Listeria: 16
- Escherichia coli: 4
Bestetik, 9 jakinarazpen erregistratu dira arrain freskoan anisakisa aurkitzeagatik.
Arrisku fisikoak
Guztira 17 jakinarazpen egin dira arrisku fisikoengatik, eta horien artean aipatzekoak dira landare-jatorriko produktuetan aurkitu diren gorputz arrotzak.
Elikagaien ondoriozko kaltetuen eta toxiinfekzioen alertak
Urte honetan esanguratsuak izan dira elikagaien ondoriozko toxiinfekzioen alerta-jakinarazpenak, gehienak atunean aurkitutako histaminarekin lotuak.