Azken urteotan gora egin du norobirusek eta rotabirusek eragindako gaixotasunen gaineko jakinarazpen-kopuruak. Birusen jokaera bakterioena ez bezalakoa denez, horiek kontrolatzeko beste estrategia batzuk behar dira. Horregatik, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federalak (BfR) sinposioa antolatu du, elikagaiek transmititu ahal dituzten birusei buruz. Sinposioan 100 aditu baino gehiago elkartu dira, eta honako gai hauek aztertu dituzte: transmisio bideak, birusak antzemateko metodo berriak garatzea eta elikagaiek transmititu ahal dituzten birusak moteltzeko edo inaktibatzeko bideak.

Informazio gehiago