Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-iritzi bat argitaratu du nanoteknologiei buruz eta horiek erabiltzeak ekar litzakeen arriskuei buruz bai elikagaietako industrian, bai animaliak elikatzeko produktuak ekoizten dutenetan. Nanomaterialen arriskua modu espezifikoan balioztatzeko metodologia garatzeko bidean dagoela baieztatu du EFSAk; eta, era berean, ziurgabetasun maila oso altua dela ere gaineratu du. Europako Agintaritzak baieztatu du hainbat ekintza gauzatu behar direla harik eta metodologia egokia lortu arte. Eta, horretarako, hurrengo lanak ezinbestekoak izango dira: 1) detektatzeko metodologiak garatzea bai elikagaiekin, bai pentsuekin 2) material horien erabilera aztertzea bai elikagaietan, bai pentsuetan 3) esposizioak balioztatzea bai kontsumitzaileetan, bai animalietan 4) nanomaterialen toxikotasun mailari buruzko informazioa lortzea.

Artikulu osoa